Gure Colabodaren parte izateak ilusio handia egiten digula jakin dezazun nahi degu. Eskerrik asko etortzeagatik eta parte hartzeagatik 😊
Zer ostia da colaboda bat? Guk ere ez dakigu. Ideia bat daukagu, gutxi gorabehera, zer izatea nahi degun, baina zure iritzia entzun nahi degu. Gure proiektua gehiago hurbiltzen da asteburu batera gure hurbileneko jendearekin – camping batean - tradizionalki ezkontzaz ulertuko genukeenera baino. Baina, bai, momentu batean ezkonduko gera.
Pentsatu nolakoa izango litzatekeen astebukaera bat gurekin. Zer jarriko genuke jateko? Ze musika jarriko genuke? Zer edango genuke? Nola egingo genuke?. Ba horrelako zerbait egin nahi degu. Baina pertsona gutxi batzuekin egin beharrean, guztiekin batera. Eta bai, momentu batean ezkonduko gera.
Zertan datza Colaboda?
- Astebukaera – ezkontza barne – elkarlanean egin nahi degu. Guztion artean eraikitzea guretzat hain garrantzitsuak izango diren egun hauek. Horrek esan nahi du dena guk antolatuta eta kudeatuta izango dela eta ez degula izango kanpoko laguntzarik. Hortik dator izena. Colaboda: Colabora con la boda. Elkarlaneko ezkontza. Horregatik, une hontatik aurrera, Colaboda hobetzeko ideiak emateko eta dituzun iradokizun guztiak partekatzeko eskatzen dizugu.
- Colabodara etortzeagatik ordaintzea ez degu onartuko. Ostatua, janaria, edaria eta abar gure kontura izango dira. Bizumik ez, mesedez 😊. Antolakuntzan eta/edo kudeaketan laguntza pixka bat baino ez dizuegu eskatzen.
Horretarako, lankidetza-talde batzuk antolatu ditugu, eta horietan parte hartzeko aukera izango dezu. Talde bat, bi, hiru... nahi dituzun guztiak aukera ditzakezu! Talde hauetan, gure Colaboda inoiz ezagutu dezun Colabodarik onena (eta bakarra) bihurtuko duten elementu guztiak kudeatzen saiatuko gara.